Enpresak

Ingeteamek Sesmako fabrika handitu du

Energia berriztagarrietarako teknologiak ekoizten dituzte Nafarroako lantegian. Euskal multinazionalak mila langile inguru ditu lurralde horretan.

Teresa Madariaga Ingeteameko presidentea eta Maria Txibite Nafarroako lehendakaria, planta berriaren inaugurazioan, ostiral honetan. BERRIA
jokin sagarzazu
2023ko irailaren 29a
16:11
Entzun 00:00:0000:00:00

Ingeteamek Sesman (Nafarroa) duen ekoizpen planta handitu du. Energia berriztagarrien sektorerako ekipoak ekoizten dituzte han, eta, konpainiak azaldu duenez, pabiloi berriarekin produkzio ahalmena handitzea aurreikusten du.

Energiaren alorrean erreferentzia bat da Ingeteam. Zamudion (Bizkaia) du egoitza nagusia, eta taldeak 21 herrialdetan ditu lantegiak. Konpainiak lotura estua du Nafarroarekin, mila langile inguru ditu han —taldearen %20 inguru—, Sarrigurengo bulegoen, Uharteko potentzia laborategiaren eta Sesmako lantegiaren artean banatua. Datorren urtean, gainera, Sarrigurenen I+G ikerketa eta garapenerako laborategi berri bat jartzeko lanak hasiko dituzte.

Elkarrizketa. Teresa Madariaga. Ingeteameko presidentea: «Auto elektrikoa bost minutuan kargatzea da helburua»

Sesmako lantegiak, halaber, esanahi berezia du konpainiarentzat. 25 urte bete ditu aurten. Han egin zituzten Nafarroan jarri ziren lehen bihurgailu eolikoak, Erreniegan. Gaur egun, Ingeteam energia eolikoko bihurgailuen munduko lehen hornitzaile independentea da.

Konpainiaren lehen inbertsore fotovoltaikoak ere han egiten hasi ziren. Horrez gain, energia biltegiratzeko teknologiak garatzen ari dira. Azken hamahiru urteetan, Ingeteamek 25.500 kargaleku baino gehiago fabrikatu ditu ibilgailu elektrikoentzat. Azken urteetan, hidrogeno berdearekin loturiko teknologiekin ere ari dira lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.