Ingeteamek Sesmako fabrika handitu du

Madariaga presidentea eta Txibite Nafarroako lehendakaria atzo. BERRIA.
2023ko irailaren 30a
00:00
Entzun
SESMA. Ingeteamek Sesman (Nafarroa) duen ekoizpen planta handitu du. Energia berriztagarrien sektorerako ekipoak ekoizten dituzte han. Lantegi horrek esanahi berezia du konpainiarentzat. 25 urte bete ditu aurten. Han egin zituzten Nafarroan jarri ziren lehen bihurgailu eolikoak, Erreniegan. Gaur egun, Ingeteam energia eolikoko bihurgailuen munduko lehen hornitzaile independentea da. Horrez gain, energia biltegiratzeko teknologiak garatzen ari dira han, auto elektrikoentzako kargalekuak esaterako, eta hidrogeno berdearekin loturiko teknologiekin ere ari dira lanean.

Ingeteamek Zamudion (Bizkaia) du egoitza, eta 21 herrialdetan ditu lantegiak. Konpainiak lotura estua du Nafarroarekin, mila langile inguru ditu han —taldearen %20 inguru—, Sarrigurengo bulegoen, Uharteko potentzia laborategiaren eta Sesmako lantegiaren artean banatua. Datorren urtean, Sarrigurenen I+G ikerketa eta garapenerako laborategi berri bat jartzeko lanak hasiko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.