Frantzian nahiko arazo ez, eta Ingalaterran eraikitzen ari den zentral nuklearrarekin ezin asmatu dabil EDF. Oraintsu aitortu du beste 3.500 milioi euro jarri beharko dituela Hinkley Point C erreaktoreabukatzeko. Ondorioz, 29.000-30.000 milioi euro kostatuko zaio, 2016an kalkulatu zuten baino %50 gehiago (19.000 milioi). Gainera, EDFk iragarri zuen 2017rako izango zela prest zentrala, baina orain asko jota 2027ko ekainean bukatuko duela azaldu du.
EPR (European Pressurized Reactor) modelokoak dira Hinkleyko bi erreaktoreak, EDFren belaunaldi berriko erreaktore modernoak —3.2 GWekoak—. Baina Ingalaterran ez ezik, eraikitzen ari diren beste lekuetan ere arazo latzak sortzen ari dira EPRak. Flamanvillen (Normandia, Frantzia), 11 urteko atzerapena darama, eta 2023ko bigarren hiruhilean irekitzea da orain asmoa. 12.700 milioi euro kostua du orain, 2006an esandakoa baino ia lau aldiz gehiago.
Aurtengo martxoan hasi da argindarra ekoizten Olkiluoto 3, Finlandian, hura ere hamabi urteko atzerapenarekin. Txinan eraiki dituzten bietako bat geldirik egon da azken urtean, arazo teknikoengatik.
Ingalaterran ere arazoak ditu EDFk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu