«Informazio eskubidearen» ebazpena

2023ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Novaltiako langileen grebak gizartearen oroimenean utziko duen arrastoa zenbat iraun duen izango da. Epaitegietan, berriz, 2022ko ekainaren 14ko ebazpenarengatik izango da gogoratua. Bi aldeen aldeko hainbat ebazpen egon dira, baina egun hartan EAEko Auzitegi Nagusiak grebalariek eta haien abokatuek duten «informazio eskubidea» berretsi zuen. ELAk jarritako helegiteari arrazoia eman, eta«zalantzan jar ezin daitekeen garrantzizko ekonomia kontuen» berri ematera behartu zuen Novaltia. Besteak beste, 2017tik 2020rako kontabilitate liburu nagusiak, 2021erako behin-behineko kontabilitate osoa eta 2017tik 2020rako langileen PFEZaren atxikipen eta sarreren erregistroa erakustera behartu zuen. Epailearen ustez, «informazio pila bat» izatea ez da hura ez erakusteko aitzakia. 6.250 euroko zigorra ere ezarri zion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.