Inflazioak jaisteari utzi dio Espainian, baina Frantzian ez

GORKA RUBIO / @FOKU.
2023ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
MADRIL. Gutxi bada ere, Espainian gora egin du inflazioak uztailean, %2,2tik %2,3ra. Azpiko inflazioa, baina, ekaineko maila berean geratu da, %6,2an. Hego Euskal Herriko datua abuztuaren 11n emango du INEk. Inflazioak iazko uztailean jo zuen goia Espainian (%10,8), baina, orduz gero, gorabehera batzuekin, asko apaldu da, eta EBko tasa txikienetakoa da.

Uztaileko igoera txikiaren arrazoien artean, INEk bi aipatu ditu: turismo paketeak eta erregaiak. Udako oporretan gertatu ohi den moduan, aurten ere erregaiak garestitzen ari dira. Esaterako, Hego Euskal Herrian gasolina litroa 1,660 euroan dago aste honetan. Lehen astean, berriz, 1,622 euroan. Gasolioa, berriz, 4,5 zentimo garestitu da litroa uztaileko lehen astetik azkenera, 1,461 eurotik 1,506 eurora.

Ipar Euskal Herrian ere garestitu da erregaia uztailean —hiru zentimo gasolioa, bi zentimo ezantza—, baina Frantziako datua erreferentzia gisa hartuz gero, ez dio asko eragin inflazioari. Izan ere, Insee erakundearen arabera,urte arteko inflazioak bi ehunen egin du behera, %4,5etik %4,3ra. Energia %3,8 merkeagoa da duela urtebete baino, eta elikagaien garestitzea pixka bat apaldu da, %13,7tik %12,6ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.