Imazek esandakoak arbuiatu dituzte

2022ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Hautsak harrotu ditu Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak igandean El País egunkarian argitaratutako artikuluak. Konpainia energetiko eta banku handien irabazien gaineko zergak igotzeko Espainiako Gobernuak aurkeztu dituen lege egitasmoen aurka azaldu zen, enpresa horien inbertsioak eta enpleguaren sorrera geldiaraziko dituelakoan, eta neurria ez dela «aberatsen aurkakoa» azpimarratuta.

Idoia Sagastizabal EAJko parlamentariak esan du «eginahal guztiak» egingo dituztela Madrilen zerga berri horiek onartzeko. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak Imazi leporatu dio jarrera neoliberalenekin lerratzea. Eta antzera mintzatu dira Elkarrekin Podemoseko Roberto Uriarte eta PSE-EEko Denis Itxaso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.