BURTSA

Ikatzik ez al da?

Joseba Barandiaran Andueza.
2003ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Olentzero pasa eta gero ere, aurtengo abenduan dena da urre, mozkin eta igoera gure burtsan. Itxuraz ikatzik ez du inork merezi-eta, 1.238 milioi euroren salerosketa lekuko zela, urteko enegarren maximoa finkatu zen atzo. Ibex-35ek 8.000 eta Bilbao-2000k 1.400 puntuko opari biribilak izan ditzakete datorren urtean; abenduko Olentzerok amets egingarri bihurtu ditu zenbakiok. Datu makroekonomiko esanguratsurik gabe joan zen eguna, igoera erregular, jarrai eta lasaian. Espainiako prezio industrialek ez zuten kezkarik eragin. Ibex-35en 21 akziok izan zituzten igoerak, %1na pasakoak bi banku handien eta Repsol nahiz Iberdrola energia enpresen kasuan. Ikazkinaren opari onenak Inditex (+%2,73) eta Acciona (+%2,13) izan ziren eta Edurnezurik %0,51 irabazi zuen. Bere hiru ipotxek (Moviles, Terra eta TPIk) %0,5 inguruko galerak izan zituzten.

-tELEPIZZa (+%4,92) txerritxo pinpirinak Mexikon eta Frantzian zituen 134 jatetxe itxi ditu. Duela bi urte Erresuma Batuan eta Marokon zituenak itxi ondoren, Txile, Portugal eta Poloniakoei eutsiko die.

-BRITISH AIRWAYS hegaldi konpainiak ukatu egin du Iberian (+%0,44) duen partaidetza handitzeko asmorik duenik. Europako egungo aire garraio legediak ez omen ditu bat-egiteak babesten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.