Igor Villarreal izendatu dute Mubileko zuzendari berri

Ane Insausti Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak utzitako hutsunea beteko du.

Igor Villarreal kargu hartzeko ekitaldian Eider Mendoza gipuzkoako diputatu nagusiarekin eta Ane Insausti Ekonomia Su...
Igor Villarreal, kargu hartzeko ekitaldian, Ane Insaustirekin eta Eider Mendozarekin. GFA
asier gonzalez de san pedro
2023ko azaroaren 20a
14:30
Entzun

Igor Villarreal (Donostia, 1972) izendatu dute Gipuzkoako Mubil mugikortasun zentroaren zuzendari. Ane Insausti Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak utzitako hutsunea beteko du. Gaur hartu du kargua Villarrealek. Zientzia kimikoetako lizentziaduna da, eta aurretik Ikerlan zentro teknologikoko ikertzailea izan da; 2006an, SOFC erregai pilen proiektuaren arduradun izendatu zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu kuttunetako bat da Mubil, eta 156 milioi euroren aurrekontua dauka. Haren helburua da mugikortasun adimendun eta jasangarria bultzatzeko polo teknologiko bat bihurtzea. Gaur egun, Tolosako Usabal industrialdean du egoitza, Eskuzaitzetako (Zubieta, Donostia) egoitza egin bitartean. Sektoreko enpresei zerbitzua ematea izango da haren zeregina: CAFi eta Irizarri, besteak beste. Adibidez, haien esku utziko ditu zenbait azpiegitura.

Zuzendari berriak adierazi du proiektua «ilusionagarria eta funtsezkoa» dela, «etorkizunaren, lehiakortasunaren eta iraunkortasunaren ikuspegitik». Iragarri du ahal duen guztia egingo duela fundazioak duen potentzial guztia gipuzkoarren mesedetan «aprobetxatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.