Ignacio Sanchez Galan ez dute epaituko Villarejorekin loturiko espioitza kasuan

2022ko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL.Villarejo auzitik onik irten da Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidentea. Frogatuta geratu den arren bere aurkakoak espiatu zituela, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak ondorioztatu du hari leporatzen zaizkion delituak epaitzeko epea igaro dela. Ikerketaren arabera, 2004 eta 2012 bitartean Juan Manuel Villarejo Poliziako komisario ohiaren zerbitzuak kontratatu zituen Iberdrolak, sektore bereko lehiakideak zelatatzeko, administrazioekiko harremanetan laguntzeko eta Galanek konpainian duen boterea sendotzeko. Legez kanpoko espioitza metodoak erabili zituen horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.