Iberdrolaren 850.000 bezeroren datuak agerian geratu dira zibereraso baten ondorioz

Maiatz hasieran egin zioten eraso konpainiari, eta bezeroen kontaktu datuak eta NA zenbakiak bistan utzi dituzte erasotzaileek.

Iberdrolaren egoitza, Bilbon, artxiboko irudian. LUIS TEJIDO / EFE
Iberdrolaren egoitza, Bilbon, artxiboko irudian. LUIS TEJIDO / EFE
mikel p ansa
2024ko maiatzaren 30a
08:58
Entzun

Iberdrolari zibereraso bat egin zioten maiatz hasieran, hilaren 5 eta 7 artean, eta 850.000 bezeroren datuak agerian geratu ziren. Bezeroen datu pertsonaletako batzuk bistan utzi zituzten erasotzaileek, Espainiako zenbait hedabidek jakinarazi dutenez. Horien arabera, Iberdrolako 600.000 bezeroren eta Curenergiako beste 250.000ren izen-deiturak eta NA zenbakiak geratu ziren agerian, baina energia konpainiako iturriek esan dute erasoari «berehala» erantzun ziotela, eta bezeroen banku datuak ez direla argitaratu.

Erasoaren berri izan zuenean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi, eta Poliziaren aurrean salaketa bat jarri zuen Iberdrolak, eta bezeroei mezuak ere igorri dizkie; gogorarazi die konpainiak ez dituela sekula datu pribatuak eskatzen mezu elektroniko edo mezularitza aplikazioen bidez, eta ordainketak egiteko modu seguruak dituela.

Orain dela bi urte beste eraso bat jasan zuen enpresak: 1,3 milioi bezeroren kontaktu datuak agerian geratu ziren haren ondorioz. Beste konpainia handi batzuei ere egin diete eraso azkenaldian; Telefonicari eta Santander bankuari, besteak beste, zibererasoak egin dizkiete aurten bertan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.