Iberdrolak lur sail bat erosi du, zentral nuklearra egiteko

2009ko urriaren 29a
00:00
Entzun
LONDRES. Iberdrolak, Frantziako Suezekin eta Eskoziako Scottish&Southernekin batera, lursail bat erosi du Ingalaterran. Han, 4.400 milioi euro inbertitu eta zentral nuklear bat egiteko asmoa dauka. 90 hektarea dauzka erositako lur sailak, eta 3.600 megawatt arteko potentzia duen zentrala egin dezake. Halakoa eginez gero, Europako handienetako bat izango litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.