Iberdrolak eta Eroskik ia hirurehun kargaleku jarriko dituzte Hego Euskal Herrian

Eroskiren aparkalekuetan, gasolindegietan eta lantokietan ezarriko dira kargalekuak, datozen hiru urteetan.

Iberdrolaren bezeroen saileko zuzendaria, David Martinez, eta Eroskiko Garapen zuzendaria, Javier España. EROSKI-IBERDROLA
Iberdrolaren bezeroen saileko zuzendaria, David Martinez, eta Eroskiko Garapen zuzendaria, Javier España. EROSKI-IBERDROLA
Irune Lasa.
2024ko ekainaren 17a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Erosketak egin bitartean auto elektrikoa kargatzeko aukerak handitzeko akordio baten berri eman dute gaur Iberdrolak eta Eroskik. Bi taldeek hitzarmena egin dute 1.000 kargaleku instalatzeko eta ustiatzeko, eta horietatik ia hirurehun ezarriko dira Hego Euskal Herrian, hiru urteko epean.

Zehazki, Eroskiren aparkalekuetan, gasolindegietan eta lantokietan ezarriko dira, eta gasolindegietatik abiatzea da asmoa. Konpainiek azaldu dutenez, kargalekuetan argindar guztia iturri berriztagarrietakoa izango da, jatorria bermatzen duen ziurtagiri eta guzti. Potentzia askotako kargalekuak izango dira, eta ondorioz, tresnaren arabera, 100 kilometrorako kargatzeak sei minutu eta 45 minutu artean iraungo du. 

Kargalekuok erabiltzeko, Iberdrolaren kargatze aplikazio publikoa beharko da. Hor bistaratuko dira kargaleku guztiak, eta geolokalizazio egiaztatua izango da. Bezeroak aplikazioaren bidez egiaztatu ahalko du kargalekuen operatibitatea, eta erreserba eta ordainketa sakelako bidez egingo dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.