Iberdrola eta EEE, bat eginik parke eolikoak jartzeko

2019ko uztailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. EEE Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak sozietate bat sortu dute hurrengo urteotan energia berriztagarriak bultzatzeko. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden parke eolikoetan (Oiz, Elgea-Urkilla, Badaia) elkarlanean aritu dira EEE eta Iberdrola,eta bien artean Ekian proiektua bultzatu dute, 24 megawatteko potentzia duen plan fotovoltaikoa, Erriberabeitian (Araba).

Hainbat urteko geldialdiaren ondoren, Jaurlaritzak parke eolikoak berriro jartzeko asmoei heldu die. Berriki, Eusko Legebiltzarrak eskatu dio zehaztekonon jar daitezkeen haize errotak eta eguzki plakak. Krisiaren aurretik, hamazazpi kokaleku posible aztertu zituen orduko gobernuak —Arkamu, Ganekogorta, Mandoegi, Eltziego, Gazume...—, baina bakar batek ere ez zuen aurrera egin. Horietako batzuen inguruan protestak izan ziren, balio ekologiko eta paisajistiko handiko mendietan zirelako jartzekoak.

Oraingo honetan oposizioa izango dela onartu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak, baina ezinbestekoak direla aldarrikatu du. Izan ere, Parisko Akordioa betetzeko, energia kontsumoaren %32k izan behar du berriztagarria 2030rako, eta %14 da gaur egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.