Iberdrola epaituko dute, prezioak igoarazteagatik

2022ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak Espainiako Iberdrola Generacionen eta haren lau zuzendariren aurkako epaiketa abiatuko du, argindarraren prezioa «igoaraztea» eta kontsumitzaileei «kalte egitea» leporatuta.

Ismael Moreno instrukzio epailearen arabera, Iberdrolak Dueroko, Sileko eta Tajoko zentral hidroelektrikoetatik jasotako energiaren prezioa goititu zuen «arrazoi legitimorik gabe», 2013ko azaroaren eta abenduaren artean. Morenok uste du «merkatuari eta kontsumitzaileei dagokien delitu» bat egin dutela.

Horiek hala, auzitegiak 192,3 milioi euroko bermea eskatu dio Iberdrolaren filialari, eta beste 107,5 milioikoa zuzendaritzako kargudun bakoitzari. Akusazio txostenean, ustelkeriaren aurkako fiskaltzak bi urteko espetxealdia eskatu du kargudun bakoitzarentzat; halaber, 107,3 milioiren kalte ordainak galdegin ditu, eta 84,9 milioiko isuna filialarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.