Talgo tren konpainiaren kotizazioa etetea erabaki du CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak, enpresak jakinarazi dionean eskaintza bat jaso duela Hungariatik konpainiaren %100 erosteko.
Jakinarazpen horren arabera, Hungariako enpresa talde horrek operazioa Erosketa Eskaintza Publiko baten bitartez egingo luke, akzioko bost euro ordainduz. Prezio hori ia %28 handiagoa da, atzo merkatuen itxieran Talgoren akzioek zutena baino.
Gaur egun, Talgoren akziodun nagusia Trilantic arrisku kapitaleko sozietatea da, eta akzioen %40 kontrolatzen ditu. Beste %20 bat Talgoren sortzaileetakoa izan zen Oriol familiaren esku dago. Gaur egun, Talgok fabrika handi bat du Ribabellosan (Araba), 700 langilekoa, non abiadura handiko trenak egiten dituen.