Hiruk auzitara joko du A-15ean eta N-1ean ordaindutakoa itzul diezaietela eskatzeko

2022ko otsailaren 24a
00:00
Entzun
DONOSTIA.Hiru garraiolari autonomoen sindikatuak kritikatu egin du Gipuzkoako Aldundiak A-15 eta N-1 errepideetako bidesariekin «modu irregularrean» kobratutako dirua itzultzeari «uko egin» izana, eta auzitara joko duela iragarri du. Bidesari horiek iaz baliogabetu zituen justiziak, hiru urtez indarrean egon ondoren. Aldundiak hurrengo urtean jarriko ditu berriz, araudia berrituta. Herenegun jakinarazi zuen kamioilarien erreklamazio guztiak atzera bota dituela. Hiruko garraiolariek 123 erreklamazio aurkeztu zituzten, eta 600.000 euro inguru eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.