Lan gatazkak

Hirugarren greba eguna Andoaingo Sapan

Soldata izoztuta egon zen urteetan galdutako erosketa ahalmena berreskuratu nahi dute.

Sapako langileak, N-1 errepidea zeharkatuz, manifestazioan. GORKA RUBIO / FOKU
Iker Aranburu.
2019ko azaroaren 28a
16:34
Entzun

Goizean, Sapako langileek manifestazioa egin dute Andoainen, Bazkardo auzoko lantegitik herri erdiguneko Goiko Plazaraino. Ondorengo egunetan protesta gehiago egiteko asmoa dute. Aukeren artean dago larunbat arratsaldean Anoeta estadiora biltzea, futbol partida dutelako Realak eta Eibarrek. Izan ere, Sapa enpresako akziodun nagusia Jokin Aperribai da, Realeko presidentea. Armagintzan aritzen da Sapa, eta 150 langiletik gora ditu Andoainen. Soraluzen (Gipuzkoa) sortutako enpresa da Sapa (Sociedad Anonima de Placencia de las Armas), baina Andoainen du egoitza gaur egun.

Asteazkenean hasi zuten greba SAPAko beharginek, eta datorren astean ere lanuztean jarraitzeko deia egin dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek.

Grebaren bitartez, lortu nahi dute enpresa «esertzera eta hitz egitera» lan itunari buruz. Itun horren bidez berreskuratu nahi dute langileek soldata izozturik eduki zuten urteetan galdutako erosahalmena.

Aurreko urtean, Sapako beharginek KPIa + %0,8ko soldata igoera izan zuten, lehena urte askoan; greba mugagaberako deialdia egin ondoren erdietsi zuten igoera hori. «Enpresa hau zuzentzen duen taldearen azpijokoen beste adibide bat da», salatu du ELA sindikatuak ohar batean. »Aperribai familia eskuzabal baino eskuzabalago agertzen da kirol arloan, baina enpresa pribatuan, 170 langile baino gehiago ardurapean eduki arren, ez da esertzen langile batzordearekin hitz egitera ere».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.