Hil egin da joan den asteazkenean Abadiñon istripua izan zuen langilea
ABADIÑO. Joan den asteazkenean Abadiñoko Fundiciones San Vicente enpresan ezbeharra izan zuen 45 urteko langilea atzo hil zela jakinarazi zuen LAB sindikatuak. Langilea hobi batera erori zen, eta zauri larriak egin zituen. Enpresako lankideek egun osoko lanuztea egin zuten joan den ostegunean, segurtasun neurriak handitzeko eskatzeko. Astelehenean elkarretaratzea egingo dute berriro, eguerdian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu