Hil egin da igandean Funesen istripua izan zuen langilea

Makina batek harrapatu zuen elikagai fabrika batean ari zela. Gauean hil da, Iruñean.

Nafarroako Unibertsitate Klinika, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroako Unibertsitate Klinika, artxiboko irudi batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Iker Aranburu.
2024ko urriaren 7a
12:00
Entzun

Istripu larri bat izan zen igandean Funesko Bodega Romana industrialdean (Nafarroa). Elaborados Naturales de la Ribera elikagai lantegian lanean ari zela, makina batek 29 urteko langile baten besoa harrapatu zuen, eta oso zauri larriak eragin zizkion. Helikopteroz eraman zuten Nafarroako Unibertsitatea Klinikara, Iruñera, baina gauean hil zela jakinarazi du Foruzaingoak.

LAB sindikatuak bere webgunean duen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean ari zela hildako 45. langilea da Funesen istripua izandakoa, eta Nafarroako hamahirugarrena.

Zenbaketa horretan agertzen dira istripuz ez ezik modu ez-traumatikoan hildakoak ere. Horietakoa zen azken-aurrekoa, C.F.M.D., 63 urtekoa, Bilboko aseguru etxe batean lanean ari zela zendutakoa irailaren 30ean.

Lau egun lehenago, bi kamioik elkar jo zuten N-134 eta NA-123 errepideak elkartzen diren tokian, Lodosako lurretan (Nafarroa). Talkaren ondorioz, garraiolari bat hil zen. 54 urte zituen, eta Errenteriakoa zen (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.