Beste hemeretzi eragilek izenpetu dute Marienearen kontrako manifestua

Joan den maiatzean izenpetu zuten agiria bost eragilek. Erran dute jende gehiago lortu izana «aitzinapausoa» dela «Marienea lur artifizializazioaren kontrako garaipen herrikoia» izateko bidean.

Marieneko lurren aldeko manifestazioa, maiatzaren 25ean, Kanbon. PATXI BELTZAIZ
Marieneko lurren aldeko manifestazioa, maiatzaren 25ean, Kanbon. PATXI BELTZAIZ
Leire Casamajou Elkegarai.
2024ko abenduaren 23a
17:30
Entzun

Hemeretzi elkarteren izenpeak bildu ditu Ostia sareak maiatzaren 25eko Marieneko adierazpenaren alde. CADE, ELB Gazte, ELB, Lurzaindia, Nahi Dugun Herria eta Ostiak berak izenpetua zuten adierazpena hatsarrean, eta elkarte hauek gehitu zaizkie oraingoan: Arrapitz federazioa; APFPB Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea; BLE Biharko Lurraren Elkartea; Xapata Itsasuko gerezi ekoizleen elkartea; EHZ festibala; Basaizea kultur elkartea; Baiona, Miarritze, Donibane-Lohizune, Hazparne, Itsasu, Kanbo (Lapurdi) eta Donibane-Garaziko gaztetxeak; LAB sindikatua; Solidaires; Bizi; Alda; Goooxoan elkartea eta Sutan kolektibo transfeminista.

Kanboko Marieneko ordokian egoitzen eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak, herriko etxearekin hitzarturik. Horren harira abiatu zituzten protestak eta mobilizazioak, laborantza lurrak baitira bertakoak. Urteak iragan dira, eta joan den maiatzean, zera idatzi zuten militanteek adierazpen bateratuan: «Engaiatzen gara mugiaraztera, artifizializazio proiektu hau osoki gelditu arte taktika ezberdinak konbinatuz, baita zelaian ere».

Oraingoan beste hemeretzi eragile gehitu zaizkio aldarriari. Erran dute «aitzinapausoa» dela horiendako, «indarrak sendotu eta zabaltzen» baititu «Marienea lur artifizializazioaren kontrako garaipen herrikoia izan dadin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.