EkonOMIA

Hego Euskal Herrian 6.564 lagun gehiago zeuden langabezian otsailean

Orain Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 153.032 pertsona daude beharrik barik. Espainiako Estatuan, berriz, ia hiru milioi eta erdi.

2009ko martxoaren 3a
16:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Langabezia gora eta gora doa Hego Euskal Herrian ere. Espainiako Gobernuko Lan Ministerioak gaur goizean emandako datuen arabera, kasu, otsailaren bukaeran urtarrilekoan baino 6.564 pertsona gehiago zeuden izena emanda Inemen.

Haietatik Bizkaian geratu da jende gehien beharrik barik: 3.198 (%5,3 hazi da langabezia). Gipuzkoan 1.565 (%4,73), Nafarroan 1.004 (%2,76) eta Araban 797 (%4,77).

Orain Hego Euskal Herrian 153.032 pertsona daude Inemen izena emanda: Bizkaikoak 63.512 dira (duela urtebete baino 17.518 langabe gehiago), Nafarroakoak 37.379 (+12.787), Gipuzkoakoak 34.635 (+9.134) eta Arabakoak 17.506 (+5.682).

Espainiako Estatuan 154.058 pertsona gehiago zeuden azkeneko hilabetean langabezian eta denera 3.481.859 daude hala.

1996tik ez da hainbeste pertsona egon lanik barik Espainiako Estatuan. Eurogunean hura da langabezia tasa handiena duen herrialdea: %14koa. 2008an garai hauetan 1.166.528 lagun gutxiago zeuden langabezian. Arloka, eraikuntzan, zerbitzuetan, industrian eta nekazaritzan hazi da gehien otsailean langabezia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.