IRISARRI. Kabalen kanpoko hazkuntza babesteko kolektibo bat sortu dute Ipar Euskal Herrian. Irisarriko (Nafarroa Beherea) kontsumitzaile talde batek abiatu du proiektua, hegazti gripearen eraginez hegaztiak barnean hetsirik atxikitzea derrigortu dutenez geroztik. Frantziako Gobernuaren kudeaketa salatu dute, eta adierazi «zentzugabea» dela etxalde txikietan industria handietan betearazten diren neurri berberak betearaztea.
Hegaztien itxialdiaren ondorioz, gainera, supermerkatuetan gertatzen den «iruzurra» ezarri dute jomugan. Izan ere, arrautzak «kanpoko» ekoizpen gisa saltzen dituzte oraindik ere industrialek, baina oiloak barnean dituzte iragan azarotik, hots, Frantziako Gobernuak hala egiteko agindu zienetik. Kolektiboak salatu du Frantziako Gobernuak baimen berezi bat eman diela enpresari handiei, «kanpoko» labela baliatzen segi dezaten. «Kontsumitzaileen eskubideak urratzen dituzte, eta, gainera, gezurretan ari dira», deitoratu dute.
Hegaztiak kanpoan hazteko talde bat sortu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu