ELBko laborariek ez dute beteko hegaztiak barnean atxikitzeko agindua

Hegazti gripea endemikoa dela uste dute, eta, ondorioz, hegaztiak barnean atxikitzea ez dela eraginkorra. Biosegurtasunerako protokolo esperimentazio bat jarriko dute martxan 2024an, zazpi etxaldetan.

ELBren prentsaurreko bat
ELBren prentsaurreko bat, iaz, hegazti gripearen kontrako neurriak salatzeko. GUILLAUME FAUVEAU
Oihana Teyseyre Koskarat.
2023ko abenduaren 13a
13:10
Entzun

Hegazti gripea dela-eta, bere eremu osoa arrisku epizootikoko maila gorenean ezarri du Frantziako Laborantza Ministerioak. Honezkero, laborariak behartuak dira hegaztiak barnean atxikitzera. Baina, oraingoan, ELB sindikatuak argi du: laborariek ez dute agindua beteko. Isun handiak jasotzeko arriskua dute, baita estatuaren kalte ordainik gabe gelditzekoa ere.

ELBren arabera, hegazti gripea «endemikoa» bilakatu da, urte osoan agertzen baita. Uste du, beraz, ahateak barnean atxikitzea ez dela eraginkorra. Are gehiago, «kanpoko hazkuntza mehatxupean» ikusten du. Salatu du laborantza industriala egiten duten etxalde handiak direla hegazti gripearen erantzuleak, eta uste du Laborantza Ministerioaren neurriak ez direla laborari ttipientzat egokituak.

Ahateak kanpoan uzteagatik isun handiak arriskatzen dituzte hazleek: ahate bakoitzeko 700 eurokoa. Horrez gain, hegazti gripearen ondorio ekonomikoei aurre egiteko Frantziako Gobernuak igortzen dituen kalte ordainak ez jasotzeko arriskua ere badute.

Halere, hegazti gripeari aurre egiteko, biosegurtasun protokoloen esperimentazio bat jarriko dute martxan. 2024tik aitzina izanen da martxan Ipar Euskal Herriko zazpi etxaldetan. Dena den, Laborantza ministroarekin biltzekoak dira ondoko urte hastapenean, egoeraz mintzatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.