Hegazti gripea

Hegazti gripearen lehen kasuak baieztatu dituzte Ipar Euskal Herrian

Agerraldia kontrolpean dutela ziurtatu du Euskal Elkargoak. Animaliak ez dituzte hilko.

Ahate batzuk, Ipar Euskal Herriko haztegi batean. ISABELLE MIQUELESTORENA
jokin sagarzazu
2021eko urtarrilaren 25a
20:03
Entzun

Bidaxuneko (Nafarroa Beherea) bi haztegitan agertu da hegaztien gripea, tartean Lataille familiaren negozioa. Han, kriaxera arrazako ahateak hazten dituzte, eta inguruko haztegiak hornitzen dituzte. Euskal Elkargoak baieztatu du berria, baina lasaitasun mezua igorri du. Gaixotasuna «modu murriztuan eta klinikoki kontrolatzeko moduan» agertu dela azpimarratu du.

Osasun krisiari aurre egiteko proiektu pilotu bat iragarri du Elkargoak, Nekazaritza Ganberaren eta ELB sindikatuaren laguntzarekin, eta espero du horrekin kontrolatu ahal izango dutela agerraldia. Hegaztiak ez dituzte hilko, eta hamabost eguneko berrogeialdia emango diete, kriaxera arrazak gaixotasunarekiko duen erresistentzia neurtzeko. 2017ko krisian frogatu zen arraza hori gaixotasunarekiko bereziki erresistentea zela.

Urtarril hasieran jakinarazi ziren hegazti gripearen lehen kasuan Euskal Herriko mugan, Landetan eta Biarnon. Pirinio Atlantikoetako departamenduko prefeturak departamenduko 159 herri jarri zituen kontrolpeko eremuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.