Hegalaburra arrantzatzeko ontzia itsasoratuko du gaur Zamakonak
BILBO. Nicra-7 Bermeoko armadoreak egindako eskaera beteta, hegalaburrak arrantzatuko dituen ontzi berri bat itsasoratuko du gaur Zamakona ontziolak, Bilboko portuan. Guria izena jarri diote, eta Santurtziko ontziolak eraiki duen 751. barkua da. 81 metro luze da, eta hamasei korapiloko abiadura lor dezake, 5.440 zaldiko motor batek bultzatuta. Atlantikoan ariko da arrantzan Guria, eta 27 laguneko eskifaia izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu