Irizpide ugari daude arrautzak sailkatzeko, kalitatearen ingurukoak eta bestelakoak. Hazkuntza moduaren arabera, lau talde bereizten dira gaur egun.
Ekoizpen ekologikoa
Oiloen elikaduraren %80 nekazaritza ekologikotik eratorria izan behar da, gutxienez, eta antibiotikoen eta botiken erabilera mugatua da. Estalitako eremuan hazten dira, baina kanpora irteteko aukera izaten dute.
Landa oiloak
Ekologikoen gisa, kanpoaldera irteteko aukera dute, baina eremu berean oiloen dentsitate handiagoa onartzen da.
Lurreko oiloak
Estalitako eremuan mugitzeko aukera dute, baina ez kanpora irtetekoa.
Kaioletan hazitako oiloak
Oiloak kaioletan hazten dituztenez, ez dute mugitzeko aukerarik. Sistema horrekin, arrautza gehiago jarrarazten dizkiete oiloiei.
HAZKUNTZA ERAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu