Itziarren (Deba, Gipuzkoa) du egoitza WEC konpainiak, eta beste lantegi bat ere badu, Agurainen (Araba). Duela hamabost urte sortu zuten enpresa, eta galdaketan, galdaragintzan, mekanizazioan eta osagaien gainazal tratamenduan aritzen da. WECek 300 langile inguru ditu, eta, joan den urtean, 47 milioi euroren salmentak egin zituen.
Erosketa horrekin, Haizea Windek bete egingo bere plan estrategikoaren helburuetako bat: hazkunde jarraitua izatea. Horretarako ere, aliantzak lortu nahi dituzte osagai ezberdinen merkaturatzea handitzeko eta, ondorioz, lau urtean 400 milioi euroko fakturazioa lortzeko.
Bilboko portuko lantegi nagusiaz gain, Haizea Windek beste fabrika bat jada martxan du Argentinan, eta Saudi Arabian zabalduko dute aurki hurrengoa. Gaur egun, 700 dorre zati ekoitzi ahal ditu urtean. Bilbon, 50 langile hasi ziren beharrean, baina 300era iritsi nahi dute 2020an ekoizpen betera heltzen denean.