Haizea Wind, Mediterraneoko parke eolikoan

2019ko martxoaren 28a
00:00
Entzun
Itsasoko eolikorako zutabeak egiten ditu Haizea Windek Bilboko portuan duen lantegian. Atzo jakinarazi zuenez, Mediterraneoan egingo den lehen parke eolikorako enkargua jaso du. Renexia enpresarentzako hamar monopile egingo dituzte —zutabe bakarra duten egitura eolikoak—, eta parkea 2020. urterako martxan egongo dela aurreikusten dute. Zutabe horiek abuzturako entregatu beharko ditu Haizea Windek. Horietako bakoitzak bost metroko diametroa izango du, 400 tonako pisua, eta 55 metroko luzera.

Proiektu hori «mugarri bat» izango da Haizea Windentzat, sektore eolikoan bere presentzia bermatuko baitu, «eta enpresak dituen gaitasunak hedatzeko aukera» emango baitio. 2018. urtean zabaldu zuten Bilboko Portuan daukaten lantegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.