Hainbat tren geldirik daude Ipar Euskal Herrian, SNCFko langileen greba dela eta

Tren gidariek eta kontrolatzaileek deitu dute grebara. Hainbat zerbitzu bertan behera utzi dituzte Ipar Euskal Herrian.

SNCF konpainiako tren bat, geldirik, Parisen. YOAN VALAT / EFE
SNCF konpainiako tren bat, geldirik, Parisen. YOAN VALAT / EFE
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko abenduaren 25a
13:21
Entzun

Ipar Euskal Herriko hainbat tren geldirik daude Eguberri egun honetan, SNCF enpresako tren gidariek eta kontrolatzaileek abiatu duten greba mugimendua dela eta. Merkantzien tren zerbitzuaren eta aldirietako trenen konkurrentziaren inguruan dute kexua langileek.

Aldirietako tren zerbitzuan izan du eraginik handiena. Baiona-Hendaia eta Baiona-Donibane Garazi lineak bertan behera utzi dituzte.

Abenduaren 11n egin zuten beste greba deialdi bat, eta negoziatzen aritu dira ordutik, baina ez da fruiturik izan. Horren ondorioa da gaurko deialdia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.