Guuk konpainia osorik erosi du Masmovilek

2021eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Global Dominionen (%25), Nafarroako Rural Kutxaren (%10) eta Elkargiren (%5) akzio poltsak erosi ditu Masmovilek, eta, horrenbestez, Guuk konpainia osorik eskuratu du. Euskaltel erosi ondoren, Masmovilek euskal merkatuaren kuota irabazten jarraitu du Guuk osorik erosita. Ez dute operazioaren datu ekonomikoen berri eman.

Meinrad Spenger kontseilari ordezkariak berretsi du Euskaltelek, marka gisa, aurrera egingo duela. Guukek, berriz, baditu 17.000 bezero bere ibilbidearen lehen urtean lortuak. Masmovilek aurreikusi du Hego Euskal Herriko merkatuaren %5-%10eko kopurua lortzea Guuki esker.

Masmovil taldearen barruan da Euskaltel abuztuaz geroztik, eta konpainia laranja barruan denetik estreinakoz, emaitzak jakinarazi ditu Masmovilek. 187 milioi euroko irabazia lortu du urteko lehen bederatzi hilabeteetan, 1.777 milioi euroren salmentak egin ondoren, %22 gehiago. Donostian sortutako konpania handiak hamalau milioi bezero dauzka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.