Gutxieneko soldata eskatu eta Mauleko Carrefour itxi dute langileek

2005etik eta 2008ra gutxieneko soldata jaso ez zutela salatu dute langileek eta LAB sindikatuak

Maule
2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Mauleko (Zuberoa) Carrefour Marketeko hainbat langilek greba egin zuten atzo, 2005etik 2008ra gutxieneko soldata kobratu ez zutela salatu eta eskas soldata zatia itzultzeko eskatzeko. Lan txanda zuten 17 langileetatik 13k grebara jotzeko erabakia hartu zuten. Prentsaurrekoa eman ondotik, dendaren sarrera oztopatu zuten, eta, azkenean, denda itxiaraztea lortu.

Joan den martxoan, lan gatazkak konpontzeko Paueko auzitegira jo zuten Mauleko Carrefour Marketeko langileek. Datorren azaroan auzitegi horrek emanen duen erantzunaren zain daude orain. LAB sindikatuko kideak Maulen izan ziren atzo langileei sostengua emateko, baita EHBAI eta NPA alderdiko legebiltzarreko hautagaiak ere.

Lan gatazka

Mauleko Carrefour Market saltokia Altis-Eroski taldekoa zen iragan abendura arte, baina taldeak Intermarcheri saldu zion, Ipar Euskal Herriko gainontzeko dendak bezalaxe. 2007an LABek Altis-Eroskiren kontra jo zuen Baionako auzitegian, kateko beste dendetan izan ber egoera salatzeko. Auzitegiak sindikatuari arrazoia eman zion. Ondotik, salaketa ugari egin dituzte langileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.