Gutxieneko soldata %4 igo nahi du CEOEk

2022ko abenduaren 22a
00:00
Entzun
MADRIL. SMI lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera izan zuten hizpide atzo Madrilen, Espainiako Gobernuaren, sindikatuen eta patronalaren arteko bileran. Patronala ez zen joan bilerara, Lan Ministerioarekin harremanak hautsi ostean. Hala ere, bere proposamena bidali dio gobernuari: gutxieneko soldata %4 igotzea. Gobernuak izendatutako aditu taldearen proposamena baino apalagoa da hori; izan ere, %4,8 eta %8,2 arteko lau igoera proposatu zituzten, KPIaren igoeraren azpitik denak. Hori dela eta, sindikatuek %10eko igoera eskatzen dute: 1.000 euroko hamalau ordainsariren ordez, 1.100 euroko hamalau paga.

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia elkarrizketatu zuten atzo Euskadi Irratian, eta iritzi dio gutxieneko soldataren igoerak «Euskal Herriko errealitatea» kontuan hartu beharko duela. Hala, uste du Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan gutxieneko soldatak 1.400 eurokoa izan beharko lukeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.