Gureak enpresak bere 6.000 enpleguei eutsi die, hamar ABEE aurkeztu arren
DONOSTIA. Ekonomia sozialeko Gureak enpresak bere enplegu osoari eutsi dio pandemiaren urtean: 5.944 enplegu. Aldi baterako erregulazio espedienteak baliatu ditu enplegua ez galtzeko: hamar aurkeztu ditu. Aldi baterako erregulazioan zeuden 2.900 langileen soldaten %100 osatu ditu. Orain, bakarrik espediente bat dago indarrean. Langile gehien-gehienek urritasunen bat dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu