Grebalari gehiago Bizkaiko metalgintzan

2019ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk deituta, milaka lagun elkartu ziren BECen aurrean atzo. Sindikatuek ziurtatu dutenez, Bizkaiko metalgintzako grebaren bigarren egunean parte hartzea «%85 ingurukoa» izan da. Aurrekoan, maiatzaren 23an, enpresen %70-80 artean izan zen lanuztea, baina FVEM patronalak %26ra jaitsi zuen parte hartzea. Grebak gaur jarraituko du, eta sindikatuek manifestazio bat egingo dute Bilbo erdialdean. Atzo, berriz, Barakaldoko BEC erakustazokan batu ziren grebalariak, +Industry azokaren azken eguna egiten ari zirela. Lan ituna berritzeko negoziazioek ez atzera ez aurrera jarraitzen dute sektorean. Hogei bider elkartu dira alde biak, baina ez da ezer lortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.