Greba merkataritzako hiru sektoretan

2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Black friday kanpainaren harira, ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dute azaroaren 25erako Bizkaiko merkataritzako hiru sektoretan: ehungintzan, larru eta oinetakoetan, eta merkataritza orokorrean. Sindikatuek salatu dute Cecobi eta Bizkaidendak patronalak negoziazioa blokeatzen ari direla.

2019an hasi zituzten hiru sektoreen lan itunak berritzeko bilerak. Ordutik, hamargarren greba eguna dute biharkoa. Azaroaren 4an egin zuten aurrekoa, eta, sindikatuen arabera, %70eko erantzuna izan zuen. Bilboko Kale Nagusian baino gehiago, Zazpikaleetan izan zuen eragin handiagoa. Hiru itunek 11.000 langileren baldintzak arautzen dituzte. Denda txikietako langileei eragiten diete, baita denda handietakoei ere. Langileek erosteko ahalmena galdu ez dezaten eskatu dute sindikatuek; hau da, KPIaren araberako soldata igoerak eskatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.