Glovoren aurkako lehen salaketa jarri dute Nafarroan

2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA.Gero eta ohikoagoak dira Glovo enpresako banatzaileak handik hona ikustea Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Nafarroan, udazkenean ezarri zen enpresa hori, eta duela gutxi gauza bera egin du Deliverook. LABen ustez, enpresok «prekaritate eredu basati bat» ezartzen dute: «Langileak autonomoak izatera behartzen dituzte, eta kasu askotan ez dira betetzen horretarako baldintzak». Gezurrezko autonomoak izateagatik, hainbat epai izan dira honezkero Espainian enpresa horien aurka, eta, orain, sindikatu abertzaleak babestuta, banatzaileetako batek salaketa bat jarriko du, Nafarroako lehenengoa.

LABek jakinarazi duen salaketaren arabera, kontratua izenpetu zen «inolako negoziaziorik egin gabe». Gainera, banatzaileek enpresarekin harremanetan jartzeko erabiltzen duten aplikazioa enpresak langilea kontrolatzeko erabiltzen duela deritzo. Aplikazio hori «ezinbestekoa da» Glovon lan egiteko, eta, haren arabera, puntuatu egiten du langilea. Haatik, LABen arabera, talka egiten du langileek lanaldia aukeratzeko duten askatasunarekin, eta «menpekotasun nabaria» eragiten du.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.