Davosko Foroko arduradun bat baino gehiago dabil azkenaldian globalizazioa eta globalismoa gauza desberdinak direla zehazten, nonbait zenbait lider politikori erantzuteko beharra ikusita. Lee Howell programaburuaren arabera, «gaur egun, nazioarteko lankidetzak dituen oztoporik handienak agian politikoak dira. Azken urteetan, lankidetza horren kontrako erreakzio bat izan da».
Erreakzio horren oinarrian «beldurra» ikusten du Howellek, «lider politiko populistek hauspotutako beldurra, elite transnazionalak globalismoa —interes nazionalen gainean ustezko ordena global neoliberal bat hobesten duen ideologia— inposatu nahian ote dabiltzan». Howellen ustez, narratiba hori ukatzen duten adibideak asko dira.
Schwaberentzat, berriz «Globalismoak esan nahi du gure politika guztiek merkatu globaletako indar ustez neoliberal horiei lotutakoak liratekeela; hemen, nik uste dut ikusi dugula, jakina, arauetan oinarritutako alde askotariko mundu zabala daukagula, baina baita ere ziurtatu behar dugula ez dugula gure gizarte koherentzia nazionala suntsitzen, hori delako demokraziarako aurrebaldintza». ?
Globalismoa eta globalizazioa bereizi nahian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu