Ostalaritza

Gipuzkoako ostalariek udalei eskatu diete txosnek Ticket Bai programa bete dezatela

3.000 biztanletik gorako herrietako udalei igorri diete eskaera. Irabazi asmorik gabeko txosnak ez dira programan sartzen.

Donostiako Aste Nagusian txosnetako giroa. JON URBE / FOKU
Isabel Jaurena.
2023ko apirilaren 27a
11:57
Entzun

3.000 biztanletik gorako 37 herritako udalei gutun bat igorri die Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak. Testu horren bidez eskatzen diete ziurtatzeko irabazi asmoak dituzten txosnek Ticket Bai programa betetzen dutela, «bidegabekeriarik» ez gertatzeko. Izan ere, gaur egun ia 10.000 saltoki, taberna eta jatetxe behartuta daude zergak ordaintzera eta aipatutako faktura digital berria egitera. Eta, ogasunak dioenez, iazko azarotik txosnak ere Ticket Bai programaren barruan daude, betiere irabazi asmoak badituzte –kirol elkarteenak edo kulturalenak direnak, adibidez, finantzaketa lortzeko erabiltzen dituzte–.

Ostalariek diote beraiek inoiz baino zorroztasun gehiagoz jokatu behar badute eta araudia bete, hala egin beharko lukeela sektore guztiak ere, txosnek barne. Adierazi dutenez, bertze jai esparruekin alderatuta, tabernek denbora anitz daramate zenbait eginbide betetzen. Ticket Bai programa agertzean, baina, egoera erregulatzeko beharra ikusi dute.

Udako herriko eta hiriko jaietan, beraz, lehenbiziko aldiz erabiliko dute txosnek Ticket Bai. Ostalariak, baina, mesfidati daude: tabernak eta txosnak eremu berdintsuetan egon ohi dira, bezeroengatik lehiatzen, eta beldur dira programa ez zaiela zorroztasun berarekin aplikatuko. Produktu artisauak edo jatekoa saltzen dituzten guneak ere erregulatu ditzatela eskatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.