DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak bilera telematiko bat egin du ostegun honetan lurraldeko udal guztiekin, COVID-19ak gizartean eta ekonomian duen eragina dela-eta aktibatzen ari diren politikak «kontrastatzeko». Egunkari honek jakin duenez, bileran alkateei ohartarazi diete aldundiak %20-25 inguru gutxitu beharko duela Udalak Finantzatzeko Foru Funtsa, krisiaren ondorioz zerga bilketan izango den jaitsieragatik.
Garrantzi handiko erabakia da, bereziki udalerri txikienentzat, diru sarreren %60 inguru funts horretatik lortzen baitituzte. Aldundiak ez die kopuru zehatzik eman oraindik. Iazko urrian aurreratu zuen aurten 526 milioi euro banatuko zituela udalen artean, eta 2021ean, 536.
Gipuzkoako Aldundiak %20 txikituko du udalen funtsa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu