Gestampeko burua, soldata jaitsieren aurka

Francisco Riberas, atzo. LUIS TEJIDO / EFE.
2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
BILBO. «Europako lehiakortasun ereduak ezin du soldata jaistea izan, baizik eta Alemaniakoak: teknologia gehiago». Gestampeko presidente Francisco Riberasek uste du Trumpek zerbait erakutsi duela azken urteotan: «Europa ezin dela ikusle bat besterik izan aurrerantzean». Riberas Aefame Euskadiko Familia Enpresaren elkartearen urteroko batzarrean aritu da. Gestampeko buruak azaldu du bere konpainiak erabaki duela autoak muntatzen diren guneen ondoan egongo dela: «Ongi kokaturik gaude, baina plantaren bat zintzilik geratu zaigu».

Irailaren hondarrean oso albiste txarra eman du autogintza sektoreko euskal konpainiak: bi enpresa itxi nahi ditu Zamudion (Bizkaia), eta 230 langile kaleratu. Matriceria Deustu eta GTS ingeniaritza jarri ditu jomugan Riberesek gidatzen duen zuzendaritzak. «Europa ez da izango eskulanik merkeena izango duena, ezta merkaturik handiena izango duena ere, lau katu garelako Txinaren aldean. Horregatik, helburua, teknologia da», esplikatu du Euskadiko Familia Enpresaren elkartearen ekitaldian. Txinan dozena bat fabrika zabaldu ditu Gestampek azken urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.