Euskal Herrian autogintzaren sektoreak interes handiz begiratzen dio konpainia txinatarraren gorakadari, eta bereziki Gestampek. Derion (Bizkaia) egoitza duen multinazionala BYDren ohiko hornitzailea da duela urte batzuetatik, eta, aste honetan egindako akziodunen batzarrean, Francisco Riberas presidenteak harekin harremanak «are gehiago estutzeko» asmoa agertu du.
Riberasek gogorarazi du 2022an %71 handitu dela auto elektrikoen ekoizpena munduan, eta merkatu kuotaren %14 direla; aurten beste lau puntu handitzea aurreikusten dute ekoizleek. Riberasen arabera, auto elektrikoaren «iraultzak» Gestamp «berrantolatzera» behartuko du, eta 900 milioi euroko inbertsioa iragarri du horretarako. Euskal multinazionala nazioarteko erreferentea da autoen txasisetako eta baterien kutxetarako elementuen ekoizpenean. Egiten dituen osagaien %18 auto elektrikoetarako dira. 100 lantegi ditu 24 herrialdetan, 11 Txinan.
Gestampek BYDrekin estutu nahi du harremana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu