Nuria Lopez de Gereñu Confebaskeko idazkari nagusiaren arabera, maiatzaren 30erako grebara deitu duten sindikatuak «ez dira jabetzen grebak enpresei eta langileei eragiten dien kalteez». Patronalaren ordezkariaren esanetan, ELAk eta LABek azaldu behar lukete EAEn zergatik egiten diren Espainian baino greba gehiago. Lopez de Gereñuk azaldu du sindikatuek lan hitzarmenen «negoziaziorako giltza berreskuratzeagatik» egiten dutela Mariano Rajoyren lan erreformaren kontra, baina «Confebaskek ezin du horrelakorik egin, eta ez du egingo».
Juan Maria Aburto Jaurlaritzako Enplegu sailburuak ere gogor hitz egin du maiatzaren 30eko greba orokorraren kontra. «Gizartearen eta administrazio publikoen kontrako greba» dela esan du. «Zilegi izan arren, gaur egungo egoeran konfrontazioak ez garamatza inora; elkarlanak, berriz, aterabidera eramango gaitu». Negoziazio kolektiboaren eta ultraaktibitatearen inguruko adostasuna lortzeko, Eusko Jaurlaritza sindikatuekin eta Confebaskekin harremanetan dagoela azaldu du sailburuak.
Gereñuk ez die lan itunen «negoziaziorako giltza» eman nahi sindikatuei
Maiatzaren 30eko greba orokorra «gizartearen kontrakoa» dela adierazi du Aburto Enplegu sailburuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu