Ekonomia

Gaurtik igande arteko lanuzteei eutsiko diete Bilbobus eta Bizkaibusek

Gaur goizaldean bukatutako batzarrean TCSAko langileek erabaki dute eutsi egingo dietela gaurtik igandea bitarterako deituta zituzten 24 orduko lanuzteei.

2008ko uztailaren 4a
16:48
Entzun
TCSAk Bilbobus eta Bizkaibus autobusak kudeatzen dute, eta enpresa batzordeak Burtzeñako biltokian eginiko batzarraren berri ematean azaldu duenez, 267 beharginek bozkatu dute grebaren alde, 217k kontra, 12 abstenitu dira, eta zortzik boto baliogabeak eman dituzte.



Lanuzteek Bilbao BBK Live musika jaialdiarekin kointzidituko dute. Behar egiteari utziko dioten arren, aurrera jarraitzen du Eusko Jaurlaritza beharginen eta TCSAko zuzendaritzaren artean egiten ari den bitartekaritzak, akordioa lortzeko asmoz.

Bilbobus eta Bizkaibuseko langileek duela bi hilabete hasi zituzten mobilizazioak, beren egoera hobetzeko eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.