Prozesu luze baten ondoren, azken oniritzia jaso du Bizkaiko golkoa zeharkatuko duen kable elektrikoak. Frantziako Gobernuak ontzat hartu du trazadura berria, eta horri esker espero dute 2022an erosi beharreko lurrak erostea eta 2023rako lanak hastea. Helburua da 2027an abian izatea, eta Frantziaren eta Iberiar penintsularen arteko sareen arteko lotura bikoiztea.
Kableak Cubnezais (Gironda, Frantzia) eta Gatika (Bizkaia) instalazio elektrikoak lotuko ditu, eta 400 kilometro luze izango da. Hasiera batean asmoa zen ia guztia itsaso azpian joatea, baina Capbretongo itsas azpiko arroila zeharkatzeko zailtasun teknikoak aurkitu zituzten. Ondorioz, Landetako herri horren inguruan, kableak lurrez egingo ditu kilometro batzuk, berriro itsasoratu arte. Orotara, 300 kilometroan joango dira urpean, eta ehunen bat lurpean.
EBk interes komuneko proiektu gisa izendatu du kablea, ezinbestekotzat jo baitu argindar sareen arteko loturak handitzea. Haren arabera, horrek ahalbidetu beharko luke merkatu batean argindar berriztagarrien soberakin handia dagoenean beste merkatura bizkor iritsi ahal izatea.
Ekologisten eta udal hautetsi batzuen haserrea eragin du proiektuak.
Gatikara doan kablearen bidea onartu du Parisek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu