Gasteizen bi pabilioi erre dira sute baten ondorioz

Gaur goizaldean izan da ezbeharra. Kalte materialak «oso handiak» izan dira, baina ez da zauriturik izan.

SUA
Erre diren pabiloietako bat. GASTEIZKO SUHILTZAILEAK
2024ko abuztuaren 28a
10:30
Entzun

Gaur goizaldean, Gasteizko Ali-Gobeoko industrialdeko bi pabiloi guztiz kiskali dira, eta keak kalteak eragin ditu beste bost pabiloitan; oraindik argitzeko dago zergatik. Ez da zauriturik izan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sua 02:45ean piztu da, eta suhiltzaileek 06:00etarako lortu dute kontrolpean hartzea. Ustez, Carnicas Conchi haragi enpresak han duen instalazioetako batean piztu da sua, eta alboko pabiloia ere erre eginda da —jabe berarena da—. Kalte materialak «oso handiak» izan direla zehaztu dute suhiltzaileek. Horrez gain, auto bat kiskali da, eta inguruko beste bost pabiloitan ere izan dira kalteak, kearen eraginez. Sua nola sortu den ikertzen ari da Ertzaintza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.