Gas kontsumoa

Gas kontsumoa %39 jaitsi da 2022an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Etxebizitzetako kontsumoak %53,1 egin du behera, industriaren sektorekoak %23,5, eta, zerbitzuetakoak, berriz, %20,2.

Pertsona bat termostato bateko graduak aldatzen. TOLGA AKMEN / EFE
maddi iztueta olano
2023ko martxoaren 8a
12:54
Entzun

Iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako gas naturalaren kontsumoaren inguruko datuak plazaratu ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak: kontsumoak %38,9 egin zuen behera 2022an.

Ziklo konbinatuko zentral termikoetan izan da jaitsierarik handiena: %65,2 apaldu zen iaz. Zentral horietako kontsumoaren beherakada Espainiako batezbestekoa (%29,2) baino handiagoa izan da Hego Euskal Herrian, ziklo konbinatuko zentral termikoek pisu handiagoa dutelako hemen.

Etxebizitzetan, berriz, %53,1 jaitsi zen gas naturalaren kontsumoa, industriaren sektorean %23,5, eta zerbitzuetan, berriz, %20,2.

Argindarrak, gora

Argindarraren kontsumoak, aldiz, puntu bat (%1,1) egin du gora. Gorakada handia izan da industrian (+%6,5) eta siderurgian (+%165,5). Hala ere, gasarenaren antzera, etxebizitzetan behera egin du argindarraren kontsumoak ere (-%14,2); baita bulegoetan (-%9,8) eta zerbitzuetan ere (-%6).

Nafarroan ere gora egin du argindar kontsumoak. 2021eko datuekin alderatuta, %1,5 igo zen iaz. Pandemiaren bi urteetan, hau da, 2020an eta 2021ean izandako beherakadaren ostean, 2019ko datuetara itzuli da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.