Garraiolari bat hil da Lodosan

Errenteriakoa zen eta 54 urte zituen. Aurten jada 43 langile hil dira lanean ari zirela.

2024ko irailaren 26a
16:15
Entzun

Bi kamioik elkar jo dute gaur eguerdian N-134 eta NA-123 errepideak elkartzen diren tokian, Lodosako lurretan (Nafarroa). Talkaren ondorioz garraiolarietako bat hil egin da, eta bertaratutako larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin haren bizitza salbatzeko.

Hildakoak 54 urte zituen eta Errenteriakoa(Gipuzkoa) zen.

Errepidea itxita egon da, kamioietako batek azido sulfurikoa garraiatzen zuelako eta bidean isuri delako.

LAB sindikatuaren zenbaketa aintzat hartuz gero, aurten lanean hil den 43. langilea da, eta horietatik hamar garraiolariak dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.