Garraiolari bat hil da Cadreitako istripu batean

Goizean gertatu da ezbeharra, N-121 errepidean. Bi kamioik aurrez aurre jo dute.

Istripua Cadreitan
Cadreitan gaur jazotako istripua. FORU POLIZIA
2024ko urtarrilaren 17a
13:00
Entzun

Beste errepide istripu hilgarri bat jazo da Nafarroan gaur, hirugarrena aste honetan. Oraingoan, lanean kamioia gidatzen zihoan garraiolari bat da zendutakoa. N-121 errepidean gertatu da ezbeharra, Cadreita parean. Nafarroako Gobernuaren arabera, elkarren kontrako noranzkoan zihoazen zisterna kamioi batek eta garabi kamioi batek aurrez aurre jo dute, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak direla medio.

Istripuan, hil egin da garabi ibilgailua gidatzen zuen gizonezkoa, 59 urtekoa. Zisterna kamioiaren gidariak zauriak egin ditu, eta helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitale Unibertsitariora. Kolpe asko hartu ditu, eta larri dagoela azaldu du Foruzaingoak.

Astelehenean, beste langile bat hil zen istripuz, Nafarroa iparraldean, Arriben (Araitz). Eskailera bat eraikitzen ari zen langile bat zortzi metrotik erori zen. Hildakoak (W.A.C.) 42 urte zituen, Altsasun bizi zen, eta Nikaraguakoa zen jatorriz. 

LAB sindikatuaren arabera, urtea hasi denetik sei lagun hil dira lanean ari zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.