Nekazaritzan, nitrogenoa da uren kutsadura iturri nagusia; hori ongarri mineraletatik eta simaurretik askatzen da, eta ibaietan eta akuiferoetan amaitzen du. Datozen 30 urteetan nekazaritzatik eratorritako nitrogeno kantitateak %35 eta %45 artean handitzea espero da.
Maite Martinez Aldaia NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerlariak ondorioztatu duenez, Nafarroan nitrogenoaren erdia baino gehiago alferrik galtzen da, ez da erabiltzen laboreak hazteko, airean eta ibaietan amaitzen du, eta horrek, halaber, «ingurumen inpaktu kaltegarriak» eragiten ditu lurzoruetan, lurpeko uretan eta ur gezako ekosistemetan.
Nafarroan nitrogeno kargekin lotutako aztarna hidrikoaren %64k ongarri artifizialetan du jatorria, %16k simaurrean, %11k atmosferan, eta gainerako %9ak finkapen biologikoan, hazietan eta beste ongarri organiko batzuetan. Laboreen artean, zerealen ekoizpenak du arrastorik handiena (%54), ondoren barazkiek (%17) eta abereen bazkak (%11).
Martinez Aldaiaren arabera, nekazaritzako kutsadura iturriak ez dira askorik aztertu, hala nola kontrolatzeko eta erregulatzeko zailak direlako eta arro hidrografiko berean dauden gobernuen lankidetza behar delako.Uste du abeltzaintza sektorean ere oso baliagarriak izan daitezkeela halako azterketak, haztegiak «modu orekatuagoan» antolatzeko.
Garbi jaso, zikin itzuli
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu