Irudia. Sarriguren
GAMESAKO «GURUTZEEN HILERRIA»
Gamesako zenbait lantegitako enpresa batzordeek deituta, «gurutzeen hilerria» irudikatu zuten atzo hainbat langilek Sarrigurengo bulegoen aurrean, zuzendaritzak egin nahi dituen kaleratzeak salatzeko. Gurutze bakoitzaren atzean familia bat dagoela adierazi zuten, eta enpresari leporatu zioten proiektua «zulo beltz batean» sartu nahi izatea. 283 lagun bota nahi dituzte Nafarroan, eta beste 85 Zamudion. Gamesak atzo aurkeztu zituen urteko lehen bederatzi hilabetetako emaitzak: 67 milioi euroren galerak izan ditu; iaz, berriz, 30 milioi euro irabazi zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu